Gure Esku Euskal Herriaren erabakitze eskubidea aldarrikatuteko taldeak mobilizazino nazionala deitu dau bagilaren 7rako Bilbon. Eskualdeka egiten dabiz mobilizazinoa batzeako deialdiak eta Arratiako batzordearen aurkepena aprilaren 7an, astelehena, egingo da Igorren. Kultur Etxean, 18:30ean da hitzordua. "Etor zaitez eta batu indarrak gure herriaren etorkizuna libreki erabakitzeko bidean!", mezuagaz animau dabe jentea hurbildutera.
"Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki" lelopean egingo da bagileko manifestazino nazionala. Manifestazinoa deitzeako orduan, Josu Etxaburu eta Paula Roson Gure Eskuko bozeramaileek azaldu ebezan helburuak: "Bilboko kaleak hartuko doguz mezu argi bat plazaratzeko: herri bat gara, Euskal Herria gara, berezko nortasuna, hizkuntzea, kulturea eta ohiturak dituen herria, bere burua gobernatzeko borondate irmoa daukana. Zazpi lurraldeetako Euskal Herriaren nolabaiteko agerraldia izango da, herri gisa garatzeko baliabideak eskatzeko eta etorkizuna erabakitzeko borondatea adierazteko".