FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik irabazi

Erredakzinoa 2025ko api. 7a, 10:16

Urbietan jokatutako Arratia A eta Otxarkoagaren arteko partidua.

Lemoako Harrobiren gol festa izan dogu atzen jardunaldian, 6-0 etxean irabazita. Gizonezkoen Arratia A taldeak be irabazi egin dau 2-1 etxean. Gizonezkoen Arratia Bk ostera galdu egin dau 0-1. Andrazkoen Arratia Ak eta Bk atsedenaldia izan dabe.

Lemoako Harrobi taldeak domeka goizean jokatu eban Arlonagusian Berriatuko taldearen kontra eta garaipen itzela lortu eban 6-0 irabazita. 28 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hamahirugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Moraza A taldearen kontra aprilaren 13an, goizeko 11:30ean.

Arratia
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Otxarkoaga A taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Lehen gola Diego Faulin igorreztarrak sartu eban 29. minutuan eta bigarrena Jon Ordeñanak 47. minutuan, bilbotarren gola 77. minutuan heldu zan. 28 jardunaldiren ostean 44 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau bigarren postuan dagoan Amorebieta B taldearen kontra aprilaren 12an, arrastiko 15:45ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Artibai taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Partiduko gol bakarri bigarren zatiko 71. minutuan heldu zan. 28 jardunaldiren ostean 35 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Berriatuko taldearen kontra aprilaren 12an, arrastiko 17:00etan.

Andrazkoen Arratia A eta B taldeek atsedena euki dabe joandako astegoienean. Arratia Ak atzen postuan dagoan Racing B taldearen kontra jokatuko dau datorren partidua hilaren 13an, eguerdiko 12:30ean eta Arratia B taldeak Uritarra taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 12an, arrastiko 15:30ean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!