bertsolaritzea

Gaztetxeak Bertsotan ekimeneko finalerdietara sailkatu dira Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga

Asier Abrisketa 2025ko mar. 25a, 10:53

Argazkia: Gedar.eus

Eguenean, hilak 27, Bilboko Zazpi Katu Gaztetxean egongo da jokoan finalaurrekoetako lehenengo saioa eta bertan kantauko dabe dimoztarrak eta igorreztarrak.

Arratiako gaztetxerik egon ez arren zirkuituan, Euskal Herriko sei gaztetxe baino ez dira, arratiar bik, Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluagak, hartzean dabe parte Gaztetxeak Bertsotan ekimenean. Ekimen honen helburua “bertsolari gazteei plaza eskaintzea eta Gaztetxeen eta bertsoaren arteko harremana estutzea” da.

Zirkuitua, Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxeak, Mutrikuko (Gipuzkoa) Gaztetxeak, Hernaniko (Gipuzkoa) Kontrakantxa Gaztetxeak, Altsasuko (Nafarroa) Gaztetxeak, Gasteizko (Araba) Gaztetxeak eta Bilboko (Bizkaia) 7 Katu Gaztetxeak osotuten dabe. Lehenengo lau gaztetxeetan dira kanporaketak eta Gasteiz eta Bilboko gaztetxeetan finalerdiak. Guztira, 24 bertsolarik hartzean dabe parte, 12 bikote.

Arratiarrak Hernanin estreinau ziran. Enara Gallastegi Kattin Madariaga bikotekideagaz eta Ekhi Zuluaga Gorka Pagonabarragagaz. Zuluagak eta Pagonabarragak lortu eben finalerdietarako pasea eta Bilboko Zazpi Katu Gaztetxean izango dabe hurrengo saioa martiaren 27an. Gallastegi eta Madariaga barriz, ez ziran zuzenean sailkatu baina bigarren aukeran botoen bidez finalaurrekoetara sailkatu ziran eta honeek be Bilbon izango dira eguenean.

Txapelketearen aurrekariak

Lehen aldia da Gaztetxeak Bertsotan ekimena abiatu dala, baina aurretik be egon zan helburu bera eukan Plazatik Gaztetxera izeneko ekimena. 2002tik 2019ra jokatu zan Deba arroaren inguruan, Mutrikuko bertso eskolearen ekimenez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!