Martiaren 8an hasi zan Lemoan txapelketea eta 22an bigarren jardunaldia jokatu eben Arratiako sei taldeak. Gogoratu taldeak Lemoa A, Bargondia (Lemoa Bk etxe lez dauka), Elorriaga (Lemoa), Oba (Dima), San Kristobal (Igorre) eta Zeanuri dirala. Txapelketea lau txakinetara jokatzen da.
Lemoaren ostetik Oba sailkatu zan 638 puntugaz, hirugarren Zeanurik egin eban 629gaz, laugarren Elorriagak 628gaz, bosgarren San Kristobalek 620gaz eta seigarren Bargondiak 572gaz.
Tiraldi biren ostean holan dago sailkapen orokorra: 1-. Lemoa 1.186 puntu; 2-. Zeanuri 1.168 puntu; 3-. Elorriaga 1.143 puntu; 4-. Oba 1.124 puntu; 5-. San Kristobal 1.060 puntu; 6-. Bargondia 1.003 puntu.
Datorren tiraldia aprilaren 5ean izango da izango da Bargondian, arrastiko 16:30ean.