Martiaren 10etik eta 30era bitartean, Loraldia Festibalaren hamaikagarren edizinoa ospatuten dabil, "Trikua esnatu da" lelopean. Bilboko hamar aretoren artean, diziplina ugaritako sortzaileek ikuskizun ugari taularatuko ditue: "Loraldia Festibalak lekua egin deutsa sormenari, hitz handitan. Sortzaile barriak deskubridu ditu, proposamen ausartak plazaratu ditu, emakume sortzaileei plaza eta protagonismoa eskaini deutse, sortzaileen arteko lankidetza sustatu dau, iturri zaharretik edan eta uniberso barrietara zabaldu dau euskeraz sortutako kulturea".
Kultur eskaintzea zabala da eta ikuskizun batzuetarako sarrerak, BEGITUn zozketauko dira. Holan, jaialdiaren atzen astean egingo diran ikuskizunen artean, honeetarako sarrerak daukaguz BEGITUren irakurleen artean zozketatzeko: Odola kantari, Bob Dylan gurea eta Zizindurrunkarratz.
Jaialdiaren emonaldien sarreren zozketan parte hartu gura izan ezkero, bilatu artikulu honen argitalpena BEGITUren sare sozialetan (Facebook, Instagram, Mastodon eta X), jarraitu BEGITU kontua, alkarbanatu argitalpena eta itxi komentarioetan zerrendako zein ikuskizunetara joan gura dozun. Zorte on!
EKINTZA |
||||
EGUNA |
ORDUA |
ARETOA |
IZENA |
SARRERA KOPURUA |
2025-03-25 |
19:30 |
Itsasmuseum |
ODOLA KANTARI |
2 |
2025-03-27 |
19:30 |
Campos Antzokia - Kupula |
BOB DYLAN GUREA |
6 |
2025-03-28 |
19:30 |
Bizkaia aretoa |
ZIZINDURRUNKARRATZ |
12 |