Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaian Kirola Ere Euskaraz (BKEE) programearen barruan, Arratiako UEMAko herrietako ume eta gazteen kirol entrenatzaileentzako psikologia ikastaroa egingo da. Ikastaroa online da eta aurrez aurreko saio bi izango ditu. Saioa presentzialak Igorreko Kultur Etxean izango dira martiaren 27an eta aprilaren 2an 18:30etik aurrera. Ikastaroa egin ahal izateko izena martiaren 20ra arte emon daiteke, doban, orein.eus webgunean. Guztira, hamar orduko iraupena dauka ikastaroak.
“Entrenatzaileen formakuntzan behar bezala landu bako arloa da oindino kirol psikologia. Horregaitik, ume eta gaztetxoen entrenatzaileek kirol psikologiaren oinarrizko baliabide praktikoak eskuratzeko ikastaroa da honakoa” azaldu dabe UEMAtik. Ikastaroa UEMAren ekimena izanik, Arantzazu, Areatza, Artea, Dima, Igorre eta Zeanurin jarduten daben entrenatzaileek emon leikie izena.
Aritz Olagoi Olazabal dinamizatzailea
Ikastaroa Aritz Olagoi Kirolean Euskaraz enpresako arduradunak dinamizauko dau. Psikologian lizentziatua da eta Ariketa Fisikoaren eta Kirolaren Psikologian Masterra dauka. Egunerokoan euskarearen erabileran eragiteko kirol eremuan hainbat egitasmotan parte hartzean dau koordinatzaile moduan.