Pasau dan astegoienean sailkapenean bigarrenak ziran Iruña Rugby Klubaren aurka etxean 34-26 irabazi ostean, oingo astegoienean barriro egin dau kale Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak. Zapatuan jokatu eben arratiarrek Euskal Liga Senior bigarren mailako hamabosgarren jardunaldia Gamarran, Gaztedi taldearen kontra, eta 24-21 galdu eben. Zekorrak atzenak dira ondino sailkapenean, baina atzenaurrekoakaz puntuka bardinduta, eta aurreko talde biakaz puntu bakarreko aldea daukie.
Zapatuko partidua ondo hasi eben zekorrek, lehenengo zatian hiru entsegu egin eta transformauta, 21 puntu lortu ebezan eta. Mikel Martinez, Iñaki Artetxe eta Boumalik El Mahjoubek lortu ebezan puntuak eta partidua bide honetik ipini eben, gasteiztarrek 12 bakarrik lortu ebezan eta. Bigarren zatian barriz, Gaztedikoek aurrera egin eben eta puntuz puntu, atzenean arratiarrak aurreratu ebezan atzen hamar minututuetan, markagailua 24-21 ipinita.