Txanda bi dagoz: bagilearen 22tik 30era eta garagarrilaren 2tik 10era. Aurten be ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dabe partaideek.
UEMAk gazteentzako udalekuak eta topaketak antolatuten ditu hezkuntza arautuaren mugez harago, gazteei aisialdirako aukerak eskaintzeko eta euskerearen normalizazino prozesuan daukien garrantzia ikusiarazoteko.