onewall

OneWall Flanders Open txapelketan izan dira Ziarrusta eta Beldarrain

Asier Abrisketa 2025ko mar. 12a, 12:03

Aurtengo denporaldia luzea izan dala-ta emoitza onenak lortu ez dabezala onartu arren, hirugarren egin dabe binakako txapelketan.

Lur Ziarrusta dimoztarra eta Mikel Beldarrain arteaztarra Belgikako Flanders urian izan dira astegoienean, OneWall Flanders Open 2025 txapelketea jokatuten. Ohikoa danez, lehenengo banakakoa eta gero binakako txapelketea jokatu ditue. Lur Ziarrustak BEGITUn onartu dau, oingoan ez dabezala emoitza onenak lortu: "Ez gara gure momentu onenean joan, lesinoren bat egon da tartean eta aurtengo denporaldia oso luzea izan da guretzako; ezin gara urte osoan maila gorenean mantenidu".

Banakako txapelketan, Ziarrustak partidu bi irabazi eta bat galdu eban, atzen hau Dan Pitreren kontra, Estatu Batuetako jokalari onenetakoa dana. Beldarrainek be, bi partidu irabazi ebazan baina kale egin eban Europako ranking-ean hirugarren dagoenaren kontra, Loic Clement. Holan, bi arratiarrek egin eben aurrera ligaxkako taldeetako bigarren postuan sailkatuta eta bata bestearen aurrean egon ziran final-laurdenetan. Ziarrusta irabazten hasi zan arren, Beldarrainek partiduari bueltea emon eta 25-23 irabazi eban (behean partidua).

Hurrengo egunean barriz, binakako txapelketea jokatu eben Ziarrustak eta Beldarrainek, beste bost bikoteren kontra. Danek danen kontra jokatu eben eta bikote arratiarrak partidu bi galdu ebazan. Bata Europako txapeldunak diran belgikarren kontra eta bestea Europako lehenak eta Dan Pitre estatubatuarrak osotu eben bikotearen aurka. Holan, hirugarren postuan gelditu ziran, finala jokatuteko aukera barik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!