zinema

Badator Arratiara XXII. Laburbira, euskerazko film laburren zirkuitua

Asier Abrisketa 2025ko mar. 12a, 11:26

Itziar Ituño, Ekain Martinez de Lizarduyren 'Prosopagnosia' laburmetraian.

Barikuan Areatzako udaletxeko aretoan egongo dira ikusgai aurtengo zortzi laburmetraiak. Hurrengo emonaldiak hilaren 22an Igorren eta hilaren 28an Diman izango dira.

Euskerazko film laburren XXII. zirkuitua dan Laburbira zinema jaialdiak Euskal Herriko 51 herri eta uri bisitauko ditu aurten eta betiko lez, Arratian be egongo da honeek ikusteko aukerea. Zortzi laburmetraik osotuten dabe hogeta bigarren edizino honetako kartela eta honeek gurean ikusteko lehen aukerea martiaren 14an, barikua, egongo da Areatzako udaletxean, 19:30. Arratiako hurrengo emonaldiak Igorreko Lasarte Aretoan, martiaren 22an 20:00etan, eta Dimako Eskolako kamaran, hilaren 28an 19:30ean, izango dira.

Ekain Martinez de Lizarduyren Prosopagnosia, Sonia Estevezen Plazer bat, Eneko Sagardoyren Betiko gaua, Ekain Irigoienen Europa, Karmele Mitxelena, Alaia Martin eta Iraitz Mateoren Pentsatzen dut, Jone Arriolaren Hor konpon, Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño eta Iraia Yartoren Goodbye Kepler eta Alba Lozanoren Utlandsk dira ikusi ahal izango diran filmak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!