EUSKEREA

Euskaraldian ahobizi edo belarriprest moduan izena emoteko txandea

Bea Azpiri 2025ko mar. 13a, 09:15

Herrien eta  entidadeen izen-emotearen ostean, norbanakoen txandea zabalduko da martiaren 15ean. Euskaraldiak iraun bitartean,  Ahobiziek lehenengo berbea beti euskeraz egiteko eta belarriprestek erderaz erantzun arren, euskereari eusteko konpromisoa hartzean dabe izena emoterakoan. 

Euskaraldia, euskerearen erabilerea handitzea eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu daukan 11 eguneko ariketa soziala, maiatzaren 15etik 25era izango da aurten. Izan be, Euskaraldiak, euskerea ulertuten daben guztiakaz euskeraz egitea proponiduten dau, euskerea gehiago, gehiagotan eta jente gehiagogaz erabilteko.

Txapak
Ahobizi edo belarriprest txapek adierazoko deutsie aurren dagoanari, zein dan txapadunak hartu dauan konpromisoa. Hau da, ahobizi txapea daroenek lehenengo berbea beti euskeraz egiteko konpromisoa eta besteak ulertuten badau, euskeraz jarraituteko.

Belarriprest txapea daroenek, barriz, beti ez dabe euskeraz egingo ulertuten daben guztiakaz, baina euskerea dakienek berari euskeraz egitea gura dauala adierazoten dabe txapeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!