Bediako ekitaldia plazan izango da 17:30etik 19:30era. Bertan, modu parte-hartzailean eta ludikoan, Las Kapritxosas pailazoek bideratuta, erakutsiko dira herrian martxan dagozan proposamenak andra eta gizonen arteko aukera bardintasuna bultzatzeko. Eta lorpenak ospatuko dira.
Barikuan eta zapatuan
Barikuan jarduera bi dagoz programauta. Artean, 19:00etan, Kultur Etxean, Martiarenak eta Torregaraik ZtandaP binakako bakarrizketea taularatuko dabe. Ikuskizun honetan, generoa hartuko dabe berbagai eta, umorez landuko dabez eguneroko gaiak: orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta alkarbizitza esate baterako.
Lemoan barriz, 20:00etan, Kotxepin Kultur Etxean, Burbuilak taldeak kontzertua eskainiko dau. Izaskun del Cerrok, Irati Mendiguren Cosgayak eta Izar Mendiguren Cosgayak osotuten dabe taldea. Pianoa, trikitixea, gitarrea eta perkusinoagaz, kantu propioak eta bersinoak eskaintzen dabez euren kontzertuetan.
Zapatuan, hilak 15, Areatzako Bandak, Emakume doinuz blai kontzertua eskainiko dau Areatzako eleizan, 19:30ean.