FUTBOLA

Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia Ak irabazi

Erredakzinoa 2025ko mar. 10a, 08:54

Iurretako A eta Arratia Aren arteko partidua.

Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia A taldeek baino ez dabe irabazi atzen jardunaldian, gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik bardindu egin ebezan etxean jokatutako partiduak eta andrazkoen Arratia B taldeak galdu egin eban etxetik kanpo.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Iurretako A taldearen kontra eta 0-5 irabazi eban. Atsedenaldirako ebatzita egoan partidua Arratiak lau gol egin ebazan-ta. Amin Chaira igorreztarrak egin ebazan lehen gol biak, Jon Ordeñanak hirugarrena, Diego Faulin igorreztarrak laugarrena eta Anton Iza dimoztarrak bigarren zatian bosgarrena. Urteko bigarren garaipena da hau, aurreko oin 17. jardunaldian lortu eban Igorreko taldeak. 24 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratia Ak eta zortzigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Elorrio A taldearen kontra hilaren 15ean, arrastiko 17:45ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Galdakao B taldearen kontra Urbietan eta bana bardindu eban. Galdakoztarrak aurreratu ziran bigarren zatiko 64. minutuan, baina arratiarrek 83. minutuan bardintzea lortu eben Iker Olibares zeanurizatrraren gol bateri esker. 24 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra hilaren 15ean, arrastiko 17:00etan.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Burgos taldearen kontra eta garaipen garrantzitsua lortu eban 2-3 irabazita. Lehen minutua bete orduko aurreratu ziran arratiarrak Lucia Pascualen gol bateri esker eta 13. minutuan 0 eta 2koa ipini eban markagailuan Irune Egigurenek. Lehen zatia amaitu orduko Burgosek 1 eta 2koa sartu eban. Bigarren zatian Burgosek partidua bardintzea lortu eban baina 85. minutuan Itsaso Kumik garaipenaren gola sartu eban. Laugarren postuan dagoan Burgos taldea oin puntu bakarrera dauka eta postu horrek baliteke igoera promozinoa jokatzeko balio izatea. 23 jardunaldiren ostean 44 puntu ditu Arratia Ak eta bosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau UD Logroñes taldearen kontra hilaren 15ean, arrastiko 15:15ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Berrio Otxoa A taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 20 jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren jardunaldian atsedena dauka Igorreko taldeak eta hurrengo partidua martiako hirugarren astegoienean jokatuko dabe etxetik kanpo Ugeraga taldearen kontra. 

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Umore Ona A taldearen kontra eta bana bardindu eban. Partiduko 89. minutuan aurreratu ziran usansoloztarrak, baina handik minutu batera bardinketea lortu eban Lemoako taldeak 10 minutu lehenago urten eban Aingeru Txarterinaren gol bateri esker. 24 jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hamahirugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra hilaren 15ean, arrastiko 18:00etan..

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!