Martiaren 10etik eta 30era bitartean, Loraldia Festibalaren hamaikagarren edizinoa ospatuko da, "Trikua esnatu da" lelopean. Bilboko hamar aretoren artean, diziplina ugaritako sortzaileek ikuskizun ugari taularatuko ditue: "Loraldia Festibalak lekua egin deutsa sormenari, hitz handitan. Sortzaile barriak deskubridu ditu, proposamen ausartak plazaratu ditu, emakume sortzaileei plaza eta protagonismoa eskaini deutse, sortzaileen arteko lankidetza sustatu dau, iturri zaharretik edan eta uniberso barrietara zabaldu dau euskeraz sortutako kulturea".
Kultur eskaintzea zabala izango da eta ikuskizun batzuetarako sarrerak, BEGITUn zozketauko dira datozan asteetan. Holan, martiaren 11tik 16ra egingo diran ikuskizunen artean, honeetarako sarrerak daukaguz BEGITUren irakurleen artean zozketatzeko: Renata, Mila esker Jonan Ordorika, OTS eta Post_Etorkizuna.
Jaialdiaren lehen hasteko emonaldien sarreren zozketan parte hartu gura izan ezkero, bilatu artikulu honen argitalpena BEGITUren sare sozialetan (Facebook, Instagram, Mastodon eta X), jarraitu BEGITU kontua, alkarbanatu argitalpena eta itxi komentarioetan zerrendako zein ikuskizunetara joan gura dozun. Zorte on eta adi hurrengo asteko zozketeari be!
EKINTZA |
||||
EGUNA |
ORDUA |
ARETOA |
IZENA |
SARRERA KOPURUA |
2025-03-11 |
19:30 |
Arriaga Antzokia |
RENATA |
2 |
2025-03-12 |
19:30 |
Arriaga Antzokia |
MILA ESKER, JONAN |
2 |
2025-03-15 |
20:00 |
Euskalduna Bilbao |
OTS. LORAZAIN EGUNA |
4 |
2025-03-16 |
12:30 |
Guggenheim Bilbao Museoa |
POST ETORKIZUNA |
2 |