Zozketea

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen festa erraldoirako sarrera bikotx bi zozketauko ditu BEGITUk

Asier Abrisketa 2025ko mar. 7a, 10:51

Maiatzaren 3an, euskal kulturearen izen ezagunenek pailazoek urteotan eskainitako abesti eta istorioetan oinarritutako disziplina ugaritako ikuskizuna eskainiko dabe BEC!-en, 14.000 personaren aurrean.

Maiatzaren 3an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei herri omenaldi erraldoia egingo jakie Bizkaia Arena-BEC!-en, 14.000 pertsonarako antolatutako ikuskizunean, Maite Zaitut Festa. Euskal kulturearen izen ezagunenetako askok Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek 1987 urtetik -lehen Takologaz- sortutako istorio eta abestietan oinarritutako disziplina anitzeko ikuskizun erraldoia taularatuko dabe: musikea, jantzak, zirkoa, ikus-entzunezkoak, bertsoak...

Agurtzane Intxaurragak zuzendutako ikuskizunean hainbeste dira parte hartuko daben artista eta taldeak: Itziar Ituño, Lur Errekondo, Sua Enparantza, Gure Zirkuko kideak, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Olatz Salvador, Kai Nakai, Aitor Gorosabel, Maialen Lujanbio, Go!azeneko lagunak, Tapia eta Leturia, Landarbaso abesbatza, Oinkari dantza taldea, Bonberenea Txaranga, Beñat Gaztelumendi, Yogurina, La Pulga, Jon Maia, Gozategi, Igor Elortza, Nerea Urbizu, Beatriz Egizabal, Ines Osinaga, Amets Aranguren, Intza Alkain, Anabel Arraiza, Bizipoza Elkartea nahiz inguruko erraldoiak ariko dira elkarrekin, BEC! plaza erraldoi bilakatzeko.

BEGITUk sarrera bikotx bi zozketauko ditu sare sozialetan (Instagram, Facebook, X eta Mastodon).

Zozketan parte hartzeako, jarraitu argitalpeneko pausoak:

1. Jarraitu BEGITU sare sozialetan.

2. Alkarbanatu argitalpena

3. Irakurri artikulua eta sare sozialetako argitalpeneko komentarioetan esan zein artista/talde ikusi gura dozun

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!