bola-jokoa

Arratiako Bola Txapelketa Komarkala hasiko da asteon

Asier Abrisketa 2025ko mar. 4a, 11:29

Zapatuan Lemoan hasi eta maiatzaren 17ra arte egongo da jokoan sei talde arratiarren arteko bola txapelketea.

Aurreko urteetan Bizkaiko Bola Txapelketa Komarkalean parte hartzean eben talde arratiarrek baina aurten, Zornotzakotik banandu eta Arratia mailan jokatuko dabe txapelketea federauta dagozan sei talde arratiarrek: Lemoa A, Lemoa B, Elorriaga (Lemoa), Oba (Dima), San Kristobal (Igorre) eta Zeanuri.

Txapelketea jardunaldi ugaritan banatuta dago, martiaren 8tik maiatzaren 17ra arte eta jardunaldi guztiak hasiko dira arrastiko 16:30ean hurrengo datetan: martiaren 8an Lemoan, martiaren 22 Artaunen, aprilaren 5ean Bargondian, aprilaren 12an Lemoan (Arratiako Banakako Txapelketea), aprilaren 26an Lemoan (Arratiako Binakako Txapelketea), maiatzaren 10ean Oban eta maiatzaren 17an Elorriagan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!