Eskualdean Aratusteetako ekintza eta jaiak astegoienean ospatu badira be, martitzen karnabalean be hainbat ekintza egingo dira. Holan, gaur hilak 4, Arantzazun, Artean eta Bedian hainbat ekintza egingo dira arrastiz.
Bedian Aratusteetako jai nagusia ospatuko da gaur 17:30etik aurrera. Frontoian egingo da jaia eta photocall-ean argazkiak atera ostean, desfilea egingo da 18:00etan herrian zehar. Hau amaituta, 18:30ean umeen jantzaldia egingo da eta amaituteko, txokolatea zerbitzauko da jaira hurreratutakoen artean.
Artean barriz, bertso antzerki saioa antolatu dau Udalak, 18:00etan Kultur Etxean. Uxue Alkorteak eta Maren Basterretxeak Alpistegia ikuskizuna taularatuko dabe. Arantzazun ostera, bestelango ekintza bi egingo dira Herriko Tabernan, 18:30etik aurrera: Mozorro Lehiaketea eta Tostada lehiaketea.