Ikastaroa debalde da baina aldez aurretik izena emon behar da 634 423 539 whatsappez Arratiako jotea danontzat ikastaroa ipinita edo bulegoa@aikotaldea.eus helbidera idatzita. Ikaslearen izen-abizenak, telefono mobikorraren zenbakia eta emaila bialdu behar dira izena emoterakoan. www.aikotaldea.eus webgunean topau daiteke informazino gehiago.
Arratiako jotea izenagaz, batez be, "talde folklorikoen akademizazinoaren aurretik hedatuta egoan jantzan egiteko modu herrikoi, aberats eta anitza izentatzen da. Galdakaoko Andra Mari jantza taldeak, eta batez be bertoko jantza maisua izan dan Kepa Artetxeren lanari esker Euskal Herri guztian zabaldu zan Arratiako jota moduan". Jantzakera honen oinarria, egiturea eta sistematizazino didaktikoa irakasteko ikastaroa antolatu da Aikoren eskutik, Arratiako lau herritan.
Danspirenaika. Izen-emotea zabalik
Aprilean 4, 5 eta 6an Areatzan izango dan Danspirenaika Arratian, Aikok antolatutako tradizinozko jantzaz gozatuteko bidaia kulturala da, Pirinioen inguruan jantzan ikasteko aukerea emoten dauana.
2024ko garagarrilaren 5, 6 eta 7an, Huescako Hecho bisitau ostean, urri lehenengoaren atzen astegoienean Erronkariko Izaba herrira heldu zan Danspirenaika hango Kurruskla taldeak konbidauta.
Akitania barria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzautako proiektua da eta
Areatzako Udalaren babesa dauka. Izen-emotea zabalik dago daborduko 634 423 539 telefonoan edo www.aikotaldea.eus webgunean eta informazino gehiago webgunean topau daiteke.