Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu goizean jokatu eban Urbietan Oberena talde nafarraren kontra eta 3-0 irabazi eban. Arratiak lau partidu eroiazan irabazi barik eta 12 puntutik 2 bakarrik lortuta. Hiru golak bigarren zatian heldu ziran, Irati Artaraz bediaztarrak ipini ebazan arratiarrak aurretik markagailuan, bigarren gola Itsaso Kumik sartu eban jokaldi on baten ostean eta hirugarrena Artarazek sartu eban. 22 jardunaldiren ostean 41 puntu ditu Arratia Ak eta bosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua garrantzitsua da Arratiarentzat lehen 4 postuetan amaitu gura badau ligea; bere aurretik dagoan Burgosen kontra joatuko dau. Partidua martiaren 9an jokatuko dau etxetik kanpo, eguerdiko 12:00etan.
Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu eguerdian jokatu eban Urbietan Bilbao Artizarrak C taldearen kontra eta 2-3 gadu eban. Kanpotarrak 0-2ko emaitzagaz heldu ziran atsedenaldira, bigarren zatian Uxue Aurtenetxek 1 eta 2ko gola egin eban baina bilbotarrek hirugarren gola sartu eben ia segiduan. Iratxe Bernaola arteaztarrak sartu eban arratiarren bigarrena 66. minutuan baina markagailua ez zan gehiago mobidu. 19 jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua laugarren postuan dagoan Berrio Otxoa A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo martiaren 8an, arrastiko 16:45ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Basconia B liderraren kontra eta 1-2 galdu eban. Aurten gizonezkoen Arratia Ak ez dau partidurik irabazi oindino. Irabazten hasi ziran arratiarrak Ekain Garaizarren golari esker baina 9 minutura bardinketea lortu eben kanpotarrek. Bigarren zatiko 77. minutuan sartu eban garaipenaren gola Basauriko taldeak penaltiz. 23 jardunaldiren ostean 31 puntu dtu Arratia Ak eta bederatzigarren postuan dago. Datorren partidua Iurretako A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo martiaren 8an, arrastiko 16:30ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu goizean jokatu eban etxetik kanpo Loiola Indautxu taldearen kontra eta 4-3 galdu eban. Arratiarrak 0-2 ipini ziran aurretik markagailuan Jon Mikel Cardo zeanuriztarrak eta Mikel Sarobe igorreztarrak sartutako golei esker baina lehen zatia amaitu orduko 1 eta 2koa ipini eban etxeko taldeak. Bigarren zatian gol bi sartuta 3 eta 2koa ipini eben etxekoek, baina arratiarrek Nikola Eguskiza billaroztarraren gol bategaz bardintzea lortu eben, halanda be 83. minutuan sartu eban Loiola Indautxuk 4 eta 3koa. 23 jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Galdakao B taldearen kontra martiaren 8an, arrastiko 17:30ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Galdakao B taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Lemoaztarrak aurreratu ziran Unai Zuluetaren gol bateri esker baina lehen zatia amaitzeko zala etxekoek penalti bidez lortu eben bardinketea. Bigarren zatian Jon Amurizak eta Iker Artetxek penaltiz sartutako golei esker garaipena etxera ekarri eben lemoaztarrek. 23 jardunaldiren ostean 25 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra martiaren 8an, arrastiko 18:00etan.