errugbia

Zekorrek 24-36 galdu eben errioxarren kontra

Asier Abrisketa 2025ko ots. 26a, 11:42

Sailkapenean atzenak izanda be, "atzenean partidu polita" jokatu eben ligako liderren aurka San Txismen.

Zapatuan jokatu eban Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Euskal Liga Senior 2. maila ligako hamairugarren jardunaldia Envases RC Rioja taldearen kontra, Igorreko San Txisme zelaian; 24-36 egin eben. Ligako liderrak diran errioxarrak ligako atzenak diran arratiarren kontra egon ziran aurrez aurre baina Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez,  joko aldetik, "lehenengo zatia kenduta, atzenean partidu polita izan zan".

Duñabeitiak BEGITUri zehaztu deutsonez, partiduak zati oso desbardindu bi izan ebazan. "Lehenengoan eurek puntu asko lortu ebezan, erritmo handia eukien eta gu oso desordenauta ibili ginan", adierazo dau. Bigarren zatian ostera, zekorrak biziago urten ziran zelaira: "intentsidade gehiagogaz urten eta momentu baten 19-29 ipini ginan baina gero atzera bota ziran".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!