FUTBOLA

Zabalik dago Aste Santuko Arratiaren futbol kanpusean izena emoteko epea

Erredakzinoa 2025ko ots. 25a, 08:31

Aprilaren 3ra arte emon daiteke izena aprilaren 14, 15 eta 16an Urbietan egingo dan futbol kanpuserako.

Arratia Futbol Taldeak aurten be antolatu dau Aste Santuko futbol kanpusa. Futbolean olgau bakarrik ez, urtekera, teknifikazino zein jolas eta tailerrak egiteko aukerea izango dabe hiru egunez 2013 eta 2020 urteen artean jaiotako neska-mutilek. Ordutegia goizekoa izango da, 09:30etik 14:00etara.

Ume bakotxeko prezioa 60 eurokoa izango da, ordainketa horregaz eguneko armozua eta kamiseta bat be sartzean dira. Izena emoteko 747 452 538 edo 94 631 57 04 telefonoetara deitu edo cdarratia@cdarratia.com helbidera idatzi behar da aprilaren 3ra arte. Kanpusa aurrera eroateko gitxieneko kopurua bete behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!