Andrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo atzen postuetan dagoan Osasuna C taldearen kontra eta bina bardindu eban. Lehen zati amaieran aurreratu ziran arratiarrak Amaia Alzagaren gol bateri esker, bigarren zatian ostera nafarrek gol bi sartuta aurrea hartu eben, partidu amaierarako 10 minutu falta ziranean Irune Egigurenek bardinketearen gola sartu eban. 21 jardunaldiren ostean 38 puntu ditu Arratia Ak eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Oberena taldearen kontra martiaren 1ean, goizeko 11:00etan.
Andrazkoen Arratia B taldeak irabazi egin eban etxetik kanpo domeka goizean jokatutako partidua 3-5 Pauldarrak B taldearen kontra. Arratiarren gol guztiak Alaitz Zelestino dimoztarrak sartu ebazan eta kategoriako pitxitxia da. 18 jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Igorreko taldeak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Bilbao Artizarrak C taldearen kontra martiaren 1ean, eguerdiko 13:15ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan La Merced A taldearen kontra eta bana bardindu eban. Arratiarrak aurreratu ziran markagailuan Asier Aranak 45. minutuan sartutako golari esker baina 90. minutuan kanpoko taldeak sartutako golak bardindu eban partidua. 22 jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Loiola Indautxu taldearen kontra martiaren 1ean, goizeko 11:30ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo atzen postuan dagoan Lekeitio A taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Bigarren zatian heldu ziran gol guztiak Lekeitiokoak aurreratu ziran 48. minutuan, 60. minutuan Admin Chaira arratiarraren gola heldu zan baina handik hamar minutura 2 eta 1ekoa sartu eben lekeitiarrek. 22 jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Arratia Ak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau lidertzan sendo dagoan Basconia B taldearen kontra martiaren 1ean, arrastiko 18:15ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Loiola Indautxu taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Partidua hasi eta segiduan aurreratu ziran lemoaztarrak aurkariek euren atean sartutako golari esker baina 13. minuturako bardinketea lortu eben kanpotarrek. Lehen zatiko 36. minutuan heldu zan Indautxukoen garaipenaren gola. 22 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hamahirugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Galdakao B taldearen kontra martiaren 1ean, arrastiko 18:00etan.