Heltzean dabiz urteko lehenengo beroak eta honeekaz, erle eta liztorren aktibidadea handituten hasiko da. Batzuetan intsektu honek gogaikarrian izan daitekezan arren, gure ingurumenarentzako ezinbestekoak dira erle eta liztor autoktonoak baina globalizazinoak, bertokoak ez diran eta bertoko intsektuentzako kaltegarriak diran espezieak ekarri ditu, liztor asiarra berbarako. Atzen urteetan honei aurre egiteko kanpainak egiten dira landaguneetako herrietan.
Bizkaiko Erlezainen Elkarteak eta Gorbeialde Landa Garapena alkarteak antolatuta, adituek espezie inbaditzaile honeen gaineko informazinoa emongo dabe berbaldietan. Liztorrok zelan indentifikau eta habiak topetan ikasteaz gainera, berbaldiotan honeek harrapetako tranpak eta erakargarriak banatu eta egiten ikasten da.
Asteon saio bi egingo dira eskualdean, bata Igorren eta bestea Zeberion. Bihar, hilak 21, Igorreko Kultur Etxean 18:00etan egingo da lehenengoa. Zapatuan barriz, hilak 22, Zeberioko Zubialdeko Hogarrean egingo da beste saio bat, 11:00etan. Datorren astean be, astelehenean Lemoan egongo da saioa, 18:00etan Jubiladuen Etxean. Martitzean ostera, Dimako udaletxean egingo da berbaldia, 18:00etan.