Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Sestao River B taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Kanpokoak lehen minutuan aurreratu ziran markagailuan eta lehen zatiko 33. Minutuan bardindu eban Arratia Ak Jokin Ramirezen gol bateri esker. Bigarren zatiko 84. minutuan ostera sestaotarrek bat eta bikoa sartu eben. Arratiarrak ez dabiz fin, aurten jokatutako zazpi partiduetan 3 puntu baino ez ditue lortu eta ez dabe partidurik irabazi. 21 jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Arratiak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Lekeitio A taldearen kontra hilaren 22an, arrastiko 18:00etan.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo San Miguel A taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban. Lehen zatian sartu ebazan Arratiako taldeak gol biak; Josu De la Torre dimoztarrak 23. minutuan eta Asier Aranak lehen zatiko atzen minutuan. 21 jardunaldiren ostean 27 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Bk La Merced A taldearen kontra hilaren 22an, arrastiko 17:00etan.
Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Alaves B taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. Gol biak bigarren zatian sartu ebezan arabarrek. Garrantzia handiko partidua zan eta Arratia taldeak zaleak animau zituan partidura, sarrerea doban ipini eban klubak eta jente ugari batu zan Urbietan. Partidu hasikeran bolanderak bota ebezan eta hainbat suziri isiotu. Baja garrantzitsu bi daukaz Arratiak atzekaldean eta atzen hiru partiduetan, euretako bi lehen postuetan dagozanen kontra, puntu bakarra lortu dau; holan 20 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Arratiak eta bosgarren postuan dago, igoteko postuak edo promozinokoak gero eta urrunago ditu. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Osasuna C taldearen kontra hilaren 23an, goizeko 11:30ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Urbietan Bizkerre C taldearen kontra eta 8-2 irabazi eban. Alaitz Zelestino dimoztarrak lau gol sartu ebazan, Iratxe Bernaola arteaztarrak bi eta Uxue Aurtenetxe eta Izaro Gallastegik bana. 17 jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Pauldarrak B taldearen kontra hilaren 23an, goizeko 10:30ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra eta 2-1 gadu eban. Lemoakoak aurreratu ziran lehen zatian Ander Garciak sartutako golari esker, baina partidu amaieran sartu ebezan gol biak La Merced taldekoek. X sare sozialean egin eban partiduaren jarraipena Lemoako Harrobiko kontuak eta “hainbeste parkatu eta gero oin sufritzen” adierazo eben partidua bardinketeagaz joianean. Aurreko partidua irabazi egin eban Arlonagusian. 21 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamabigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Loiola Indautxu taldearen kontra hilaren 22an, 17:45ean.