Leioako Euskal Herriko Unibersidadera heltzeako, Arratiako ikasleek bataz besteko hiru ordu behar ditue, Bilbora edo Usansolora doazen autobusak hartu eta bertatik, Leioako kanpusera doazen garraio zerbitzuak hartu behar ditue eta. Arratia eta Lea-Artibai dira Leioako kanpusera ailegetako zuzeneko garraio publiko zerbitzurik ez daukien eskualde bakarrak eta hau aldatuteko, ikasle bi Bizkaiko Batzar Nagusietan egon ziran atzo. Bihotz Lekuona eta Elaia Mendiolagoitia igorreztarrek egin ebezan ikasleen ordezkaritza lanak: "EHUra heltzeako zerbitzu minimo bat, zuzena, eskatzen dogu eskualdearen beharrizan eta eskubidea dalako".
Ikasleek biltzarkideen aurrean azaldu ebenez, pasau dan ikasturtean Bideon Arratian garraio zerbitzuak Zeanuri eta Leioa lotuko ebazan linea prometidu eutsien. Baina ikasturtea hasteko hiru egunetara jakin eben, ez zala halako zerbitzurik egongo. Alternatiba bakarra 07:15ean urten eta Lemoa edo Zornotzara joateko autobusa izan zan, bueltea egiteko zerbitzu barik. Gorka Beitia jeltzaleak erantzun eban, zerbitzua martxan ez ipineko errazoia "eskari falta" zala.
Hiru proposamen
Egoerea arinduteko asmoagaz, ikasleek hiru proposamen aurkeztu ebezan biltzarkideen aurrean. Lehenengo proposamena, Zeanuri eta Leioa batuko dauzan linea bat ezartea izan zan, Bilbon be geratuko zana. Urtekera orduak 06:45, 07:30, 12:30 eta 13:45 izatea eta bueltakoak, 13:45, 15:15 eta 18:45 izatea proposatu eben.
Beste alternatiba bat, Leioko EHUra doan Usansoloko zerbitzua Zeanurira arte luzatzea izango zan, ikasle askok egiten daben transbordoa desagerrarazoteko. Atzen proposamenak barriz, Zeanuritik Bilbora autopistatik doan autobusa unibersidadera arte joatea batzean dau.