eh bildu

Arratiako EH Bilduko alkate eta zinegotziakaz batu da Iker Casanova

Asier Abrisketa 2025ko ots. 14a, 10:30

"Hemen industria oso indartsua izan zan eta da oindino, baina politika sendoagoak behar ditu Arratiak daukaguna defendidu eta indartzeko, ahaztu barik eskualde honetan lehenengo sektorea daukan pisua".

Bizkaitik Bizkaira egitasmoaren baitan, Iker Casanova EH Bilduko Bizkaiko bozeramalea Arratiako EH Bilduko alkate eta zinegotziakaz batu da, eskualdearen sustapen sozioekonomikoaren inguruan berba egiteko. Bai industria, bai lehen sektorearen garrantzia azpimarratu dau Casanovak Arratia bisitau ostean, eta honeek indartuteko konpromesua hartu dau: "Arratiak behar duen sustapen ekonomikorako ahalegin politiko sendoa egin behar da, herritarrei aukera guztiak eskaini behar jakiez".

Arratian EH Bilduk bultzatutako proiektuak ezetu ditu EH Bilduko Bizkaiko bozeramaleak eta gaineratu dau, "Bizkaia polizentriko" batean sinisten dauala EH Bilduk: "Zeinean biztanle guztiek eskubide aukera barbinak dabezan, bizi eskualde batean zein bestean. Horregaitik esaten dogu, Arratia bezalako eskualdeetan ahalegin politiko sendoa egin behar dala bertako jenteari aukera horiek guztiak eskaintzeko».

Zeanuriko alkate Nahia Urrutxuak be hartu dau berbea bisitearen ostean eta arratiarren bizimodua hobetuteko helburua dagoala adierazo dau: "Arratiko EH Bilduko alkate eta udal gobernuek konpromiso hartu gendun Arratiko herritarren bizimodua hobetzeko, bai zaintzan, transizio energetikoaren inguruan, eta baita ba, gure kulturaren inguruan". Horrezaz gainera, garapen sozioekonomikoan aurrera egiteko, Mankomunidadeagaz eta Errota fundazinoagaz lan egitearen beharra azpimarratu dau.

Bide horretan, lehe sektorearen garapenaren garrantzia azpimarratu dau Zeanuriko alkateak: "Gure nekazari eta abelzainak ezin ditugu ahaztu. Hor gagoz, haien ondoan, laguntzeko, lehen sektore barik ez dagolako bizimodurik. Arratia, gure inguru ederra, danon lanagaz eta ilusioagaz aurrera atera eta hobetzeko konpromisoa berresten dugu, herritik eta herriarentzat".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!