Printzesak andrazkoen futbol taldearen abenturak kontetan dituan Irabazi arte! haur eta gaztetxoentzako telesailaren laugarren denporaldia zezeilaren 21ean estreinauko da ETB1en baina aurretik, lehen kapitulua ikusteko aukerea egongo da herri askotan, tartean Arratian be. Barikutik domekara, lau herritan egingo dira proiekzinoak.
Lehenengoa Igorreko Lasarte Aretoan egingo da barikuan, hilak 14, 19:00etatik aurrera. Zapatuan barriz, Areatzako udaletxean egingo da proiekzinoa, 18:00etan. Domekan ostera, Zeanurin 18:00etan egongo da ikusgai lehenengo kapitulua kultur etxean 18:00etan; eta ordu berean, Dimako eskolako kamaran be egingo da proiekzinoa.