Hilaren 5ean, Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu eban arrastiz Irunen (Gipuzkoa), amari labanaz eraso egitea leporatuta. Andra bizirik baina larriki zaurituta eroan eben ospitalera larrialdi zerbitzuek baina atzenean, gaueko 22:30ak aldera hil zan zauriengaitik. Gizonak alde egin eban arren, erasotik minutu gitxira atxilotu eban Ertzaintzak hilketa saiakerea leporatuta baina oin, erailketea leporatuko jako.
Arratiako Mugimendu Feministeak atzen erailketa matxista hau salatuteko alkarretaratzea deitu dau gaurko, astelehena. Igorreko sarrerako errotonda aurrean egingo da mobilizazinoa 19:00etan. "Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!" lelopean egin da deialdia. Hau Euskal Herrian 2025ean gizonen eskuetan hildako bigarren andrazko biktimea da; 2003tik, 127 dira indarkeria matxistak hildako andrak.