Lemoako Harrobik bakarrik lortu dau irabaztea

Erredakzinoa 2025ko ots. 10a, 09:01

Umore Ona eta Lemoako Harrobiren arteko partidua. Artxiboko irudia.

Astegoien eskasa izan da arratiarrentzat joandakoa, Lemoako Harrobik baino ez dau irabazi eta. Gizonezkoen Arratia Ak bardindu egin eban eta gizonezkoen Arratia Bk eta andrazkoen talde biek galdu egin eben.

Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian San Miguel A taldearen kontra eta 3-0 irabazi eben lemoaztarrek. Iker Bikandik ipini eban bat eta hutsekoa 35. minutuan eta bigarren zati hasikeran be berak sartu eban lemoaztarren bigarren gola. Bigarren zati amaieran sartu eban hiru eta hutsekoa Iker Artetxek. 20 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hamabigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 16an, eguerdiko 12:00etan.

Arratia
Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo bere aurretik dagoan Bizkerre taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Aukera ona galdu eban bigarren postuan ipini ahal izateko eta oin bosgarren postuan dagoz. Arratiarrak aurreratu ziran 52. minutuan Amaia Altzagaren gol bateri esker baina handik 10 minutura bardintzea lortu eben etxekoek eta 65. minutuan 2 eta 1ekoa sartu eben. 19 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Arratia Ak. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratiak laugarren postuan eta puntuetan arratiarrakaz bardinduta dagoan Alaves B taldearen kontra hilaren 15ean, arrastiko 18:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Peña Santurtzi Ath. A talde liderraren kontra eta 2-1 galdu eban. Etxekoak aurreratu ziran markagailuan lehen zatian, bigarrenean ostera arratiarrek Uxue Aurtenetxe aurrelariaren gol bateri esker bardintzea lortu baeben be etxekoek 64. minutuan sartu eben garaipenaren gola. 16 jardunaldiren ostean 25 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Arratia Bk Bizkerre C taldearen kontra hilaren 16an, eguerdiko 13:30ean.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Abadiño A taldearen kontra etxetik kanpo eta huts eta hutseko emaitzagaz amaitu zan partidua. 20 jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Ak Sestao River B taldearen kontra hilaren 15ean, arrastiko 15:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban Urbietan Begoña A taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Atsedenaldira 0-1 heldu zan partidua eta 65. Minutuan 0 eta 2koa ipini eben aurkariek, arratiaren gola Josu de la Torrek sartu eban 86. Minutuan. 20 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Igorreko taldeak eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau San Miguel A taldearen kontra 15ean, arrastiko 17:30ean.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!