Ikastaroa debalde da baina aldez aurretik izena emon behar da 634 423 539 whatsappez Arratiako jotea danontzat ikastaroa ipinita edo bulegoa@aikotaldeda.eus helbidera idatzita.
Igorren martiaren 9an izango da ikastaroa eskolako aterpean; Diman, 16an frontoi txikian; Zeanurin, 23an plazako frontoian eta Areatzan martiaren 30ean eskolan. Saioak 18:00etan izango dira. Ez dira lau ikastaro, ikastaro bera da lau herritan emongo dana.
Danspirenaika, aprilaren 4, 5 eta 6an izango da Areatzan eta izen-emotea zabalik dago.
Arratiako jotea danontzat ikastaroa
Arratiako jotea izenagaz, batez be, "talde folklorikoen akademizazinoaren aurretik hedatuta egoan jantzan egiteko modu herrikoi, aberats eta anitza izentatzen da. Galdakaoko Andra Mari jantza taldeak, eta batez be bertoko jantza maisua izan dan Kepa Artetxeren lanari esker Euskal Herri guztian zabaldu zan Arratiako jota moduan". Jantzakera honen oinarria, egiturea eta sistematizazino didaktikoa irakatsiko dabe Aikokoek martiko ikastaroetan.