errugbia

Zekorrek atzen momentuan galdu eben Mungian

Asier Abrisketa 2025ko ots. 4a, 10:21

Atzen momentuan egindako entseguagaz, Uribealdea Mungia taldeak 17-14 irabazi eban Arratiko Zekorrak taldearen kontra.

Zapatu arrastian jokatu eban Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Senior Euskal Liga 2. mailako hamaikagarren jardunaldia, Uribealdea Mungia taldearen kontra etxetik kanpo. Markagailua 17-14 gelditu zan, etxekoen alde. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, partidua "nahiko bardinduta" egon zan baina zelaian egoan lupetz guztiak, zaildu egiten eban jokoa. Halanda be, zekorrak hurbil izan eben garaipena 12-14 joanda baina 77. minutuan, mungiarrek entsegu bategaz hartu eben aurrea.

Holan, zekorrek beherantza egin dabe sailkapen orokorrean eta atzeurren postuan dira, zortzigarren postuan. Izan be, mungiarrak euren atzetik joiazan baina puntuak irabazita, aurrea hartu deutsee arratiarrei. Hamabigarren jardunaldia San Txismen jokatuko dabe zekorrek oingo zapatuan, hilak 8, 16:00etan La Unica taldearen kontra. Partidu gatxa izango dabe, hirugarren doaz eta iruñarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!