FUTBOLA

Garaipenik ez joandako astegoienean

Erredakzinoa 2025ko ots. 3a, 08:56

Andrazkoen Arratia A taldeko jokalariak zezeilaren 1ean Urbietan.

Andrazkoen Arratia Ak eta Bk etxean, eta gizonezkoen Arratia Bk etxetik kanpo, bardindu egin ebezan euren partiduak; eta gizonezkoen Arratia Ak etxean eta Lemoako Harrobik etxetik kanpo galdu egin eben. 

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Bilbao Artizarrak taldearen kontra eta bana bardindu eban. Aukera itzela galdu eban bigarren postuan kokatzeko, bardinketa honegaz laugarren postura jatsi da Arratia. Aurkariak aurreratu ziran 22. minutuan areaz kanpo jaurtitako faltea eskuadratik sartuta. Lehen zati eskasa jokatu eben arratiarrrek. Nerea Izagirrek sartu eban bardinketearen gola 60. minutuan. Bigarren zatian askoz hobeto ibili zan etxeko taldea eta irabaztea merezidu izan eban, baina bardinketeagaz konformau behar izan ziran. 18 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua hilaren 8an jokatuko dau etxetik kanpo puntu batera, hirugarren postuan, daukan Bizkerre taldearen kontra, arrastiko 16:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Urbietan Balmaseda taldearen kontra eta bina bardindu eban. Arratiarrak 0-2 galtzean heldu ziran atsedenaldira, bigarren zatian ostera Uxue Aurtenetxek eta Miren Gordok sartu ebezan arratiarren golak, atzen minutuetan partiduari bueltea emoteko aukerea izan eban Arratia Bk, baina penalti bat hutsegin eban. 15 jardunaldiren ostean 25 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 8an liderra dan Peña Ath Santurtzi A taldearen kontra, arrastiko 18:00etan.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Astrabuduako taldearen kontra eta 2-3 galdu eban. 0-1 eta 1-2 galtzean hasi arren atsedenaldira bina heldu ziran, baina bigarren zatiko 64. minutuan sartu eben aurkariek garaipenaren gola. 19 jardunaldiren ostean 30 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua hilaren 8an jokatuko dau etxetik kanpo Abadiño A taldearen kontra, arrastiko 18:15ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Gernika B taldearen kontra eta bana bardindu eban. Golak bigarren zatian heldu ziran, arratiarrak aurreratu ziran markagailuan 72. minutuan Asier Aranaren gol bateri esker, baina gernikarrek 3 minutu beranduago bardindu eben penalti bateri esker. 19 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua hilaren 9an jokatuko dau Urbietan Begoña A taldearen kontra, arrastiko 19:15ean.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra eta 4-0 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean 19 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamahirugarren postuan dago. Datorren partidua hilaren 8an jokatuko dau Arlonagusian San Miguel A taldearen kontra, arrastiko 17:45ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!