feminismoa

Arratiako gazte egun feministea antolatuteko asanbladea egingo da gaur

Asier Abrisketa 2025ko urt. 31a, 11:17

Uma Ulazia, pasau dan urteko Ganbara Feministako berbaldian.

Martiaren 22an izango da II. Ganbara Feminista eta hau antolatuteko lehen batzarra Kiñu Gaztetxean egingo da gaur, 18:00etan.

Martiaren 22an, Lemoako Karabie Gaztetxean ospatuko da II. Ganbara Feminista, Arratia mailako gazte egun feministea. Hau antolatuten hasteko, lehenengo asanblada bat deitu da urtailaren 31rako, barikua. Igorreko Kiñu Gaztetxeko espazio feministan egingo da batzarra eta 18:00etan da hitzordua. Bertan ebatziko dira prestaketa asanbladak egiteko hurrengo hitzorduak.

Pasau dan urtean, martiaren 9an egin zan Ganbara Feminista Areatzako Laminetxe Gaztetxean. Orduan, egun osorako egitaraua antolatu eben gazte feministek. Armosuaren ostean, Uma Ulaziak gidatutako Feminismoaren sujetu estrategikoaz berbaldia izan zan ekintza nagusia eta gero, aisialdirako eguna ospatu eben bazkari, bingo, mahai-joko, poteo eta kontzertuakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!