Urtailaren 24tik, begitu.eus-ek Mastodon sare sozialean be badauka kontu propioa, @begitu izenpean. X, Facebook eta Instagram kontuetan legez, begitu.eus webgunean argitaratuten diran albiste eta bideoak egongo dira ikusgai oindik aurrera Mastodonen. Kontua, TOKIKOM komunidadeagaz batera sortu dau Begituk, Euskal Herriko toki-komunikabideek osotuten daben online komunidadeagaz hain zuzen be.
Mastodonen kontua sortzeako arrazoia, sare sozialen inguruan TOKIKOMek hartu dauan bide estrategiko barriagaz dago lotuta. Izan be, “gure edukia, gure erara” zabalduteko hautua hartu dau TOKIKOMek eta honek, talka egiten dau ohiko sare sozialen jabeen interes pribatuakaz. X, Facebook eta Instagram, jabetza eta software pribatuko sareak dira, Elon Musk eta Mark Zuckerberg moduko aberatsen ildo editoriala jarraituten dabelarik, euren interes pribatuen mesedetan. Mastodon barriz, software libreko sarea da eta algoritmorik erabilten ez dauanez, ildo editorial bakoa da, erabiltzaileak izanik atzen bezeroak.