FUTBOLA

Bardinketa bi eta porrot bi

Erredakzinoa 2025ko urt. 27a, 08:48

Giznezkoen Arratia B eta Etxebarri A taldeen arteko partidua Urbietan.

Joandako astegoiena ez da ona izan talde arratiarrentzat, Lemoako Harrobik eta gizonezkoen Arratia Bk bardindu egin ebezan etxean jokatutako partiduak eta gizonezkoen Arratia Ak eta andrazkoen Arratia Bk galdu egin eben etxetik kanpo.

Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxean Gernika B taldearen kontra eta husna bardindu eban. 18 jardunaldiren ostean 19 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Begoña A taldearen kontra zezeilaren 2an, goizeko 11:15ean.

Arratia
Gizonezkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Ugeraga A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. Bigarren zatian 10 jokalarigaz gelditu zan Arratia Azibar Sagarna Igorreko golegilea kanporatu ebelako txartel hori bi ikusi ostean. 18 jardunaldiren ostean Arratia A zazpigarren postuan dago sailkapenean eta 30 puntu ditu. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Astrabuduako taldearen kontra zezeilaren 1ean, arrastiko 15:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Etxebarri A taldearen kontra eta bina bardindu eban. Arratiarrak 2-0 ipini ziran aurretik Jokin Goti zeanuriztarrak lehen zati amaieran eta Nikola Eguskiza billaroztarrak bigarren zati hasikeran sartutako golei esker, baina 76. eta 90. minutuetan aurkariek sartutako golek partidua bardindu eben. 18 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gernika B taldearen kontra zezeilaren 1ean, arrastiko 18:30ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak ez dau partidurik jokatu joandako astegoienean. Gogoratu Igorreko taldea hirugarren postuan dagoala sailkapenean eta postu horrek igoera promozinoa jokatzea ahalbidetzen deutsala. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Bilbao Artizarrak taldearen kontra zezeilaren 1ean, arrastiko 18:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban bigarren bueltako lehen partidua etxetik kanpo Basauriko Kimuak taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 14 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau zezeilaren 2an Balmaseda taldearen kontra, eguerdiko 13:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!