Arratiako garapen ekonomiko buztartuteko lanetan jarduten dauan Errota Fundazinoak bertan praktikak egiteko eskaintzea zabaldu dau. Enpresen administrazio eta zuzendaritza edo Ekonomia graduko ikasleak dira behar diranak. Ikasleek Errotaren plan estrategikoaren prozesuan parte hartuko dabe batik bat, eta lan hizkuntza euskerea izango da. Praktikak amaituta, bertan "zure ibilbide profesionala gauzatzeko aukerea" be emongo da. Interesa daukienek info@errota.eus helbidera bialdu leikie euren curriculuma.
Deialdi honen helburua Arratiako gazteentzat Errotan eta Arratiako enpresetan praktikak eta lan egiteko aukerak sortzea da. Errotan praktikak egiten daben ikasleek plan estrategikoaren prozesuan parte hartzeaz gainera, proiektu eta dirulaguntzen kudeaketa eta komunikazino arloko lanetan hartuko dabe parte Errotako langileakaz batera.
Plan Estrategikoa barriztuten
Gaur egun, Errota Fundazinoa bere jarduna antolatu eta eraginkorragoa egiteko Plan Estrategiko barria diseinetan dabil. Zazpi hilabetez luzatuko dan lehenengo fasean murgildu barri da. Lehenengo, Arratiako patronatoa osotuten daben kideakaz eta Udalakaz alkarrizketak egingo ditue eta Errotako koordinatzailea dan Kizkitza Aurrekoetxeak azaldu dauanez, "hortik urtetan diran emaitzakaz hasiko gara sorkuntza prozesuagaz". Bigarren fasean ostera, arlo soziala landuko da.