Berbalagun

Berbalagun talde barriak sortzeako kanpainea abiatu dau AEK-k

Asier Abrisketa 2025ko urt. 14a, 11:46

Izen-emotea emanizena.praktikatu.eus webgunean, 662 199 033 telefonoan Whatsapp bitartez edo Igorreko Kubulu euskaltegian egin daiteke.

AEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da eta honetarako ekintza desbardinak antolatuten dabez. Izan be, mintzapraktika egiteko tabernan geratuten dira, paseoak egin edo tailerretan, edo mintzodromoetan, lehiaketetan, berbaldietan eta tailerretan hartzean dabe parte, besteak beste. Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.

Urtailean Arratian Berbalagun talde barriak sortu gura ditu AEK-k. Taldeko partaideek aukeratuko dabe eguna, ordua eta zer egiteko batuko diran: paseau, kirola egin, mendira joan, kafea hartu... Parte hartzea debalde da eta abantaila ugari dagoz, deskontuak, opariak eta Arratia mailan antolatuten diran ekintzetan parte hartzea, besteak beste. Izena emanizena.praktikatu.eus webgunean, 662 199 033 whatsappean edo Igorreko Kubulu euskaltegian emon daiteke.

Pasta tailerra

Hilarren 23rako, Lemoan, Pasta tailerra antolatu dau AEKren Arratiako Berbalagun egitasmoak. Tailerra debalde da eta izen-emotea zabalik dago arratia_berba@aek.eus helbidean. Ikastaroan Txaramelako lagunek pasta egiten erakutsiko deutsee Berbalagun taldekoei. Pasta lortzeak eraldaketa prozesuaren atal bakotxa azalduko deutsee. Ikastaroa debalde da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!