Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Euskal Liga Senior 2. Maila ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu eban zapatuan, Gesalaga Okelan Gipuzkoa Sortzen talde zarauztarraren kontra Lasarte-Oriako Mitxelin zelaian. 33-22 amaitu zan partidua, etxekoen alde. Garaipenagaz sailkapenean aurrera egiteko aukerea izan dabe zekorrek, Gaztedik be galdu dau-ta, baina puntu barik bueltau ziranez, zazpigarren postuan manteniduten dira hamar puntugaz.
Ekaitz Duñabeitia zekorren entrenatzaileak kontau dauanez, arratiarrak aurretik ibili ziran partidu gehienean zehar. Izan be, 54. minutura arte, estu-estu baina zekorrak aurretik ibili ziran, alde txikiagaz edo bardinduta izan bazan be. Halanda be, hamabost jokalari bakarrik bertaratu ziran eta batek min hartuta, bategaz gitxiago geratu ziran zekorrak. Holan, atzenean aurkariek aurrea hartu eta garaipena lortu eben.
Aste honetan, arratiarrek deskantsua egingo dabe eta datorren jardunaldian Uribealdea Mungia taldearen kontra arituko dira.