energia

Mandoian aerosorgailu parkea ipinteko proiektua aurkeztu da

Asier Abrisketa 2025ko urt. 13a, 12:02

Ferosca Wind (Delta Power) enpreseak 4,7 MWko bost aerosorgailu ipini gura ditu Zeberioko lurretan eta beste bat Bedian.

Feroksana parke eolikoa izenagaz, Zeberioko lurretan, 4,7 MWko bost aerosorgailu eta Bediako lurretan bat ipintea aurreikusten dau Ferosca Wind (Delta Power) enpreseak aurkeztutako proiektuak. Eskualdean inpaktu handiena eukiko leuken proiektua da, baina ez bakarra; izan be, Plaury Energyk Kastillo parke eolikoaren proiektua dauka, Ubide, Legutio eta Otxandioko lurretan. 

Geuria Hego Uribeko komunikabideak informautakoaren arabera, Ferosca Wind enpreseak, 27 MWko sei aerosorgailuz osotutako parke eolikoa ipini gura dau Mandoia mendilerroan: bost Zeberioko aldean eta bat Bedian. 2023an, Ferosca Wind-ek parke eolikoa sortu ahal izateko lehen eskaria egin eban eta 2024ko urtailean eskumen izapidearen ebazpena egin eben. 2024ko garagarrilean, enpreseak Aurretiazko Administrazio Baimenaren (LMA) eta Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenaren (HIA) eskaerea aurkeztu eban Industriako Bizkaiko Lurralde Bulegoan. 

Aurtengo apirila-maiatza aldera, proiektua jente-aurrean aurkezteko epea zabalduko dala be informau dau Geuriak, 30 egunekoa, informazinoa publikoa izan daiten eta enpresa eskatzaileak aurkeztutako ingurumen inpaktuaren azterlanaren gehigarria aztertu ahal izateko. Zemendian ingurumen inpaktuaren adierazpenari buruzko ebazpena egingo dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!