Zapatuan Arantzazuko I. Sansilbestrail amaituta, gabonzahar eguna izaten da mozorrotuta korriduten dan San Silbestre lasterketa herrikoia egiteko ohiko eguna. Eskualdean aukera ugari dagoz kirol apur bat giro alaian egiteko. Areatzan, Igorren, Zeanurin eta Zeberion egingo dira sansilbestreetako lasterketa edo mendi urtekerak.
Zeberion oin, 10:00etan, urten da plazatik Austati Mendi Taldeak antolatutako San Silbestreko mendi urtekerea, Tontorrandira. Geroago, 11:30ean, urtengo dira San Silbestre lasterketak bai Igorreko bai Zeanurin. Arrastian barriz, Areatzako III. San Silbestrea 17:30ean urtengo da plazatik.
Eneko Zamalloa memoriala
Lemoan ostera, XIII. Gabonetako Eneko Zamalloa memoriala lasterketea egingo da. Umeentzako ibilbideak 500 metro ditu 12:30ean emongo jako hasikerea. Ordu laurden beranduago barriz, nagusiak urtengo dira ibilbide bietako bat egiten, 1.300 edo 4.500 metroko bideak.