Abenduaren 21ean, zapatua, jokatu zan Bizkaiko CX Koparen atzen probea eta Bizkaiko Txapelketea Gorlizen eta arratiarrek protagonismo berezia hartu eben, master50 kategoriako podiuma beteta. Horrezaz gainera, amaitutzat emon da 2024ko Bizkaiko CX Kopea eta Iñaki Parada bediaztarra izan da lehena sailkapen orokorrean, Manu Quintanilla igorreztarra barriz, bigarrena izan da.
Gorlizeko lasterketara bueltan, Igorreko lasterketea baino egoera hobean jokatu zan, euriak atseden eguna emon ebalako baina aurreko egunetatik pilatu zan lupetzak markau eban probea. Halanda be, arratiarrek ezin hobeto egin eutseen aurre probeari. Manu Quintanilla igorreztarrak 46 minutu eta 53 segundotan amaitu eban probea. Atzetik, Iñaki Parada bediaztarrak 47:06 egin eban eta Juan Lazpita dimoztarrak, 48:28.