Abenduaren 24 gaua izango da Olentzero eta Mari Domingirentzako urteko gaurik lanpetuena, etxez etxe ibiliko dira-ta opariak banatuten. Baina aurretik, herriguneetara bajatuko dira egunez, umeak eta nagusiak agurtu eta gutunak jasotera. Herri batzuetan eguerdian eta beste batzuetan arrastian, baina danek izango dabe Gabonetako protagonisteagaz denporatxo bat pasetako aukerea.
Arantzazu: 13:00etan, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea eta 18:30ean, 564 abestia kantetako hitzordua eleiz portalean.
Areatza: 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea.
Artea: 17:00etan, kantaldia auzoz auzo plazatik hasita eta 19:00etan, harrerea Olentzero eta Mari Domingiri.
Bedia: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 artean Gabonetako Parkea frontoian eta 13:00etan, Olentzero eta Mari Dominigiri harrerea.
Dima: 17:00etan, kalejirea Olentzero eta Mari Domingigaz eleizatik hasita.
Igorre: 12:00etan, kalejirea Olentzero eta Mari Domingigaz Mikele auzotik hasita.
Lemoa: 10:30etik aurrera, Olentzero eta Mari Dominigi udaletxean eta 16:00etan, Durundi Barri Dantza Taldearen jantzaldia. 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea Karabie Gaztetxean.
Ubide: 19:30ean, hitzordua plazan batu eta Olentzero eta Mari Domingiren bila joateko.
Zeanuri: 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea.
Zeberio: 17:00etan, kalejirea Olentzero eta Mari Domingigaz Ermitabarri auzotik hasita.