onewall

Frantzia zein Euskal Herriko txapelketetatik dominaz beteta bueltau dira arratiarrak

Asier Abrisketa 2024ko abe. 17a, 12:06

Aitor Asua, Mikel Beldarrain, Jokin Burgete eta Lur Ziarrusta egon ziran Frantziako Openean.

Txapelketa bien artean hiru urre, hiru zidar eta brontzezko domina bat eskuratu ditue Aitor Asua, Mikel Beldarrain, Jokin Burgete, Kimetz Zapiko eta Lur Ziarrustak.

Abenduko lehen astegoienean jokatu zan Tolosan (Frantzia) Frantziako OneWall Opena eta bertan izan ziran Rebotean OneWall Klubeko (ROWK) jokalari arratiarrak.  osotu eben euskal delegazinoa txapelketan eta ezin hobeto egin eben, dan-danek lortu eben-ta dominaren bat. Gainera, bai banako bai binakako urre zein zidar biak ekarri ditue Arratiara.

Banakako txapelketan, Ziarrusta II.ak irabazi eban urrea etaMikel Beldarrain arteaztarra eta Aitor Asua, Jokin Burgete eta Lur Ziarrusta dimoztarrek Beldarrainek zidarra, Open kategorian. C mailako txapelketan be egon zan Arratia podiumean, Asua II.ak brontzea eskuratu eban-ta. Binaka barriz, Open kategorian Beldarrain-Burgete izan ziran irabazle nagusiak eta bigarren postuan geratu ziran Ziarrusta II eta Asua II.

Lekeition be txapeldun

Zapatuan Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzeak antolatutako Euskal Herriko OneWall Txapelketea jokatu zan Lekeition. Gizonezko zein andrazkoen txapelketak egon ziran jokoan eta gizonezkoetan, arratiarrak nagusitu ziran lehenengo postu bietan. Urrea Mikel Beldarrain eta Kimetz Zapikorentzako izan zan eta zidarra, Jokin Burgete eta Lur Ziarrustarentzako.

Mikel Beldarrain eta Kimetz Zapiko izan dira Euskal Herriko txapeldunak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!