Ander Aldazabal Olabarri izan zan gai-emoilea eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Beñat Romero Maguregik eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu eben. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi ibili zan. “Oholtzan eta publikoan egon zan giro ona nabarmentzekoa izan da. Honezaz gainera, saioan zehar finalista guztien karikaturak egiten ibili da Unai Gaztelumendi Arandia bertsolari eta ilustratzailea. Karikatura honeek izan dira bertsolariek jaso daben oparietako bat” azaldu dabe Bizkaiko Bertsozale Elkarteko iturriek.
Bestalde, kantakera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak eskuratu eban. Aurtengo saria, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazinoa izan da.
Aurten 30 urte bete ditu Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak.