Andrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Oiartzun taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban. Hamahiru jardunaldiren ostean 26 puntu ditu talde arratiarrak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau andrazkoen taldeak baino ez dituan Mulier talde nafarraren kontra hilaren 7an, eguerdiko 13:30ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Ugeraga taldearen kontra eta bigarren zatian kanpokoek lortutako gol bateri esker galdu egin eban etxeko taldeak. Bederatzi jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Igorreko taldeak eta hirugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Derio A taldearen kontra hilaren 5ean, gaueko 20:30ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Otxarkoaga A taldearen kontra eta 5-3 galdu eban. Atsedenaldira 3-0 heldu zan Arratia, bigarren zatian ostera gol bi sartuta 3-2 ipini ziran arren ez eben lortu punturik ateratea. Hamaika jardunaldiren ostean igoera postuetatik urten dau Arratiak eta laugarren postuan dago 21 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau Amorebieta B taldearen kontra hilaren 6an, gaueko 20:15ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Artibai taldearen kontra etxetik kanpo eta atzen minutuetan Artibaik sartutako golak puntu barik itxi eban Arratiako taldea, 2-1 izan zan atzen emaitza. Hamaika jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratiak eta hamahirugarren postuan dago. Atzen sei partiduak jarraian galdu ditu Arratia Bk eta atzeko postuak gero eta hurbilago ditu. Datorren partidua etxean jokatuko dau atzenurren postuan dagoan Berriatuko taldearen kontra hilaren 6an, arrastiko 17:45ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik denporaldiko bigarren garaipena lortu eban zapatu arrastian etxetik kanpo Berriatuko taldearen kontra 0-3 irabazita. Hamaika jardunaldiren ostean 9 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamaseigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Moraza A taldearen kontra hilaren 6an, eguerdiko 12:30ean.