Abenduak 3a da Euskerearen Nazinoarteko Eguna eta Zaztaparrak Asti Taldearen ekimenez, Arratia mailako mural erraldoia egingo da egun horretan, Artean egingo dan ekitaldian. Baina aurretik, aste honetan muralaren zatitxoak egin behar dira, zati bana Arratiako herri bakotxean. Atzotik hasita eta barikura arte, hilak 29, hasiko dira herrietan mural zati bat eta jenteak hau margoztuteko materiala ixten baina aste osoan zehar pasau ahalko da jentea margoztuten.
Abenduaren 3an barriz, Euskerearen Egunean, Arteako plazan batuko dira 19:00etan bai murala margoztu dabenak, bai mural zatitxoak. Bertan, mural zatitxoen puzzlea osotuko dabe murala bere osotasunean ikusi ahal izateko. Gero, bideo proiekzino bat ikusi eta merendolea egingo dabe hurreratutakoen artean.
Egutegia:
Zemendiak 26, martitzena
- Igorre, 17:00etan Kultur Etxean.
- Zeanuri, 16:30ean, Jubiladuen Tabernako arkupeetan.
Zemendiak 27, eguaztena
- Areatza, 18:00etan plazan.
- Lemoa, 18:00etan, Arraibiko plazan.
Zemendiak 28, eguena
- Artea, 17:30ean plazan.
Zemendiak 29, barikua
- Arantzazu, 17:30ean plazan.
- Dima, 16:30ean frontoi txikian.
- Bedia, 17:30ean plazan.