Zemendiaren 25a, Andranganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna da eta horren harira, urtero lez, Arratiako talde feministek, andra taldeek eta erakundeek mobilizazinoetarako deialdia egin eta sensibilizazinoa bilatzen daben jarduera kultural ugari antolatu ditue.
Zemendiaren 25ean, mobilizazinoei jagokienean, Arratia mailako ekitaldi bat egingo da 19:00etan Kultur Etxe aurreko plazan eta ostean manifestazinoa, "Aho batez andranganako indarkeria matxistari aurre eginez" lelopean. Egun horretan be, Igorreko manifestazinoaren aurretik, konzentrazinoak egingo dira herrietan; Arantzazun, Diman eta Zeberion, esate baterako.