Berbalagun

III. Mikroipuin Txapelketea antolatu dau Arratiako Berbalagun taldeak

Asier Abrisketa 2024ko aza. 18a, 15:52

Abenduaren 30era bialdu daitekez arratia_berba@aek.eus helbidera 50 eta 100 berba bitarteko mikroipuinak.

Arratiako Berbalagun egitasmoaren taldeak antolatuta, III. Mikroipuin Txapelketea dago jokoan. Parte hartu gura dabenek, urte amaierara arte daukie (abenduak 30) euskerazko 50 eta 100 berba bitarteko eta edozein gairen inguruko ipuin laburrak aurkeztuteko. Lanak arratia_berba@aek.eus helbide elektronikora bialdu behar dira, norbere datuakaz batera.

Epaimahaia, Arratiako Berbalaguneko ordezkari batek eta Kubulu Euskaltegiko beste batek osotuko dabe. Sari banaketea egingo da, baina horren barri aurrerago emongo dabela jakinarazo dabe antolatzaileek.

Lagun artean euskeraz

AEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da eta honetarako ekintza desbardinak antolatuten dabez; Mikroipuin txapelketea tartean. Izan be, mintzapraktika egiteko tabernan geratuten dira, paseoak egin edo tailerretan, edo mintzodromoetan, lehiaketetan, berbaldietan eta abar hartzean dabe parte. Astegoienpasak be antolatuten dabez. Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!