Berbalagun

Berbalagun taldeak ekintza bi antolatu ditu aste honetarako

Asier Abrisketa 2024ko aza. 13a, 11:04

Pasau dan urtean, Berbalagunek orio dastaketea antolatu eban Errigoragaz.

Eguenean sukaldaritza tailerra egingo da Errigorako produktuakaz eta domekan, 8,5 kilometroko mendi martxea Aramotz mendilerrotik.

AEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da, honetarako ekintza desbardinak antolatuten diralarik: tabernan geratzea, paseoak egitea, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, astegoienpasak... Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena. Aste honetarako, ekintza bi antolatu dira: sukaldaritza tailerra eta mendi martxea.

Bihar, hilak 14, 18:30ean egingo da sukaldaritza tailerra Errigora Kooperatibako produktuakaz Igorreko Kultur Etxean. Euskerea, elikadura burujaubetzea eta auzolana bultzatu gurean, Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako ekoizleakaz sortu zan Errigora eta honeen produktuakaz errezetak egiten ikasiko dabe Berbalagunek. Izena arratia_berbalagun@aek.eus webgunean emon daiteke.

Domeka goizean barriz, hilak 17, Aramotz mendilerrotik 8,5 kilometro eta 585 metro desnibeleko mendi martxea egingo da. Landaederra, Pagasarri, Atzoker, Aixebelarri, Pagofin, Azkorri eta barriro Landaederrara bueltea egitea izango da ibilbidea. Izen-emotea zabalik dago online galdetegian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!