2023ko urri lehenengoan Ernaik Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren kontrako espetxeratze agindua salatzeko protestak egin ebazan Bilbon eta Gasteizen. Bertan, Ertzaintzak 133 militante identifikau ebazan eta Mozal Legea aplikauta, 1.500 eta 2.500 euro bitarteko isunak ipini eutsiezan, 290.500 euro guztira. Arratiako Ernaiko kideak be egon ziran bertan eta euretako hamarrek jaso ebezan isunak, 24.000 euro guztira. Orduan, isunak "gazteria independentista zapaldu eta erasotuteko" helburuagaz izan dirala azaldu eutsien Ernaitik BEGITUri.
Honen harira, banan-banan, Ernaiko militanteek Eusko Jaurlaritzea salatu eben eta hilaren 28an hasiko dira auzitegiak salaketa honeek aztertzen. Salaketa honen "barri emon eta egoerea ondo kokatuteko" asanblada informatiboak antolatu ditu oin Arratiako Ernaik. Eguenean, hilak 14, saio bi egingo dira 19:00etan, bata Igorreko Kultur Etxean eta bestea Zeanuriko Kultur Etxean.